Douglas S. Smith, Estatu Batuetako Boy Scoutetako kargu altu bat izandakoa, haurren pornografian ibiltzeagatik salatu dute, eta badirudi gaur joko dutela errudun.
Hain zuzen ere, tipejoak haurren pornografia jaso eta banatu zuen, Alemaniako agintariek egindako ikerketa batek argitu duenez. Smithen ordenadorean haurren argazkiak aurkitu zituzten, sexu harremanak izaten.
Smith otsailean erretiratu zen Boy Scouten erakundetik, han 39 urtez aritu eta gero.
Hara gure muttikoa! Jateko modukoa...
Hauxe da Boy Scouten
legea:
Scouta
konfiantzakoa da.
Scouta
arduratsua da konprometitzen denarekin eta
konsekuentea pentsatzen duenarekin. Scoutak
mundu perfektuagoa eraikitzen du.
Scouta
solidarioa da beharrizanik handiena dutenekin eta haiekin konprometitzen da.
Scoutak guztiz
errespetatzen ditu berarekin mundua konpartitzen dituzten pertsonak.
Scoutak
Jaungoikoaren obra ikusten du Naturan, eta babestu egiten du.
Scoutak ez ditu gauzak
erdizka egiten.
Scoutak
alaitasunez gainditzen ditu zailtasunak.
Scouta
ekonomikoa, langilea eta ondasunekin arduratsua da.
Scouta
sanoa da.